Larunbatetan euria debekatua
jonfernandez @ 16:36Larunbat batean euria ari zen eta umeek ezin zuten jolastu eta Martini okurritu zitzaion telefonoz ipuin bat kontatzea. Martinek Garaziri deitu zion eta kontatu zion ipuina, Xabier izeneko mutil batez tratatzen zen. Ipuinean, Xabier auto batek harrapatu zuen eta ez zen gogoratzen ezerrez. Azkenean, familiak aurkitu zuen.
Gero, Garazi itsasori deitu zion eta Emerlina izeneko printzesa baten istorioa kontatu zion. Gertatzen zena da, erreinua sorgin batek madarikatu zuela eta Emerlina azti lorearen bila joan zela. Azkenean, hamar urte geroago, itzuli zen azti lorearekin eta dena konpondu zen.
Geroago, Itsasori okurritu zitzaion Telmori deitzea ipuin bat kontatzeko. Telmori deitu zion galaxiei buruzko ipuin bat kontatzeko. Istorioan, Lur planeta suntsitu zen eta jakintsu batzuek espaziontziz joan ziren bidaiatzera beste planetara. Konputagailu bat eta BeƱat izeneko gazte bat lagunak egin ziren, baina jakin zuten banatuko zirela, eta ez ziren inoiz berriro ikusi. Azkenean, Telmok deitu zion Martini ipuin bat kontatzeko.
Ipuinean, Kolas izeneko iratzargailu bat bateria gabe geratzeko zorian zegoen eta bilera bat antolatu zuen orduekin hitz egiteko. Zazpi orduak erabaki zuen kalera joatea pilen bila, baina galdu egin zen eta hurrengo egunean mutil batek lagundu zion pilak lortzea eta etxera itzultzea. Hurrengo egunean, Martinek marraztu zuen kaleko horma batean "Larunbatetan euria debekatua".
Eta ipuina amaitu da.
Iritzia
Liburu hau ez zait asko gustatu pixka bat aspergarria delako eta nire ustez, ni baino ni baino txiagoentzat delako.

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi