Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

POTOLOREN HEGAZKIN MAGIKOA

Jon 

Bazen behin Patxi izeneko mutil bat baina denek “Potolo” deitzen zioten. Ez diote horrela deitzen potoloa izateagatik, bera baxua eta argala zelako. Potolok zaletasun bat zeukan baserriko ganbaran papiroflexia egitea. Papiroflexiazalea zen.

Bero askotako egun batean hegazkin erraldoi bat egin zuen eta baserriko teilatura joan zen hegazkina botatzera. Botatzean hegan egin zuen baina bat batean pikatuan erori zen. Hegazkina zulo debekatu batean erori zen.Potoloren aitak beti esaten zion inoiz ez joateko zulo horretara. Hegazkina kanpotik ikusten zen eta hartzeko orduan zegoenean irristatu eta zulora erori zen.

Potolok konortea berreskuratzean epotx begi bakar bat ikusi zuen eta esan zion hiru egun konorterik gabe egon zela.

Epotx horrek jateko eman zion Potolori. Jan ondoren epotxak esan zion bere presoa zela bere hegazkina begian eman ziolako eta begia herensugearen kobazulora erori zelako.

Libre egon nahi bazuen herensugea hil eta herensugearen belarria ekarri. Orduan epotxak esan zion hegazkina berarekin eraman zezala. Hegazkina magikoa zen. Bere gainean jartzen zarenean berarekin egan egiten duzu. Txistu eginez gidatzen zen eta Potolok pixka pixkana gidatzen ikasi zuen.

Potolo gose zen eta ibaira joan joan zen amuarrainak hartzera. Arropa erantzi zuen eta ibaira bota zen. Amuarrain oso txiki bat harrapatu zuen baina erresbalatu eta ibaira bueltatu zen. Gero amuarrain handi bat hartu zuen baina ez zen amuarraina lamia baizik. Lamiak esan zion bi desira beteko zituela uretara bueltatzen bazuen. Orduan janaria eta kapusai bat ezkatu zituen eta lamiak eman zizkion. Potolo herensugearengana joan zen eta ume bat aurkitu zuen. Berarekin joan nahi zuela herensugea hiltzera eta bere arreba salbatzera. Herensugea hil zuen eta bere belarria hartu zuen baina hegazkina kolpe bat eman zion eta apurtuta zegoen.

Epotxaren zulora joaten ari zen eta orduan Potolo jauzi egin zen. Bat –batean etxeko ohean agertu zen eta bere gurasoak ondoan eta hegazkina odolez beterik eta apurtuta. Bere gurasoek bera jauzi zela pentsatu zuten baina Potolok bazekien herensugearena egia zela eta pasatu zela.

Jon Usandizaga


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us