TXIMISTORRATZEKO KUKUA (Andreu Sotorra)
Historio hau neska batek kontatzen du 11 urte zituenean. Historio hau bera eta bere nebari buruz da. Nebak Markos zuen izena. Markosi kontrol bat bakarrik geratzen zitzaion medikua izateko. Neska hau bere guraso eta neba adopziozkoekin bizi da. Bere nebari goitizenaz tximistorratzeko kukua ipini zioten. Tximistorratzeko kukua okupa zen eta ospitale batean bizi zen.
Neska honek Yung zuen izena baina guraso adopziozkoak Ilargi jarri zioten izenez. Markosek esan zion Ilargiri mediku froga gainditutakoan, bere guraso biologikoak zeintzuk ziren aztertuko zuela. Ospitale abandonatuan ez zegoen bera bakarrik, lagun batzuk ere bazeuden eta biri, Markosi bezala, kontrol bat falta zitzaien medikuak izateko. Hurrengo egunean Markosek esan zion Ilargiri Afrikara joango zela txiroei txertoak ipintzera. Bi lagunekin joango zela eta ez ziola amari ezer esan behar. Egunak pasatu ziren. Ilargi amarekin zegoen etxean, Markos Afrikan eta aita lanean. Orduan telefonoa jo zuen, amak telefonoa hartu eta denbora pasa ondoren utzi egin zuen. Esan zioten Markos zetorrela istripu bat izan zuelako. Hurrengo egunean hospitalera joan ziren. Esan zioten traumatismo kraneoenzefalikoa zuela eta egun batzuetan errekuperazioan geratu behar zuela. Markos etxean zegoen. Neska polit batek atea jo zuen. Markosengatik galdetzen zuen eta berarengana joan zen. Neska polit hark Mar zuen izena. Markos errekuperatu zen eta Marekin joan zen Afrikara. Ilargi festa batera gonbidatu zuten eta mutil bat ezagutu zuen. Mutilak esan zion maite zuela eta Ilargik ere bai. Baina mutilak ez zuen inoiz jakin Ilargiren benetako izena Yung zela.
Nire iritziz liburua oso liatuta dago. Horregatik ez zait asko gustatu.
Jon Usandizaga


Zabaldu
del.icio.us