Larruneko trenak 80 urte daramatza izen bereko mendira igotzen. 905 metroko garaiera du mendiak, eta martxoa eta azaroa bitartean, egunero milaka eta milaka pertsona igotzen dira bertara. Izan ere, Larrunek naturaz gozatzeko aukera eskaintzen du, eta Euskal Herriko zazpi lurraldeak ikusi daitezke bertatik.
Larruneko trena, La Rhune bezala ere ezaguna dena, 1924. urtean ireki zen. Kremailera tren hori sortzeko ideia, ordea, lehenago sortu zen, 1908. urtean hain zuzen ere. Urte batzuk lehenago, Eugenia de Montijo enperatriza igo zen Larrunera, eta bertako edertasuna ikusi ondoren hasi ziren trena sortzeko ideia bultzatzen. Trena egitea urte asko kostatu zen. Gainera, Lehen Mundu Gerrak lanak oztopatu zituen eta irekiera atzeratu egin zen. Azkenik, hogeigarren hamarkada hasiran ireki zituen atean Larruneko trenak. Ordutik, urte hauetan guztietan, milaka pertsonek erabili dute trena egun atsegin batez gozatzeko.
Kremailera trenean egiten den bidaia xarmaz beterik dago. Hogeita hamar minutu inguru irauten du bidaiak eta denbora horretan 764 metro igotzen dira. Bagoi guztiek aspaldiko itxura eta xarma mantentzen dute. Egur mota ezberdinekin eginda daude. Besteak beste, Pirineotako izeia, Landetako pinua, Ariegeko gaztainondoa eta iroko egurra daude trenean. Bagoiak hainbat aldiz berriztatu dira, eta batzuk 1996. urtekoak dira. Hala ere, guztiek gordetzen dute mende hasierako itxura eta xarma.
Larruneko trenean egiten den bidaia bakarra da. Naturaren bihotz-bihotzean egiten den bidaia da, eta paisaia ederrez gozatzeko aukera eskaintzen du. Mendiaren gailurretik, eta eguraldiak horretarako aukera eskaintzen badu, Euskal Herriko zazpi probintziak ikusteko aukera dago. Paisaia ederra da, mendia eta itsasoa ikusteko aukera eskaintzen baitu. Era berean, hainbat animalia eta landare ikusteko aukera ere badago. Larrunen hamabost zuhaitz mota ezberdin daude, eta pottokak edota putreak ere ikusi daitezke.
Aipatu dugun moduan, mendiaren gailurrean egun atsegin bat igarotzeko aukera dago. Oinez egiteko ibilbideak daude, eta modu horretan, Pirineoetako aire garbiaz gozatzeko aukera dago. Atseden hartzea nahiago duenak berriz, egunero egiten diren ikuskizun eta ekintzetan parte hartu dezake. Larruneko gainean dauden mahai eta ostalaritza guneek berriz, egun atsegin bat igarotzeko beste aukera bat eskaintzen dute.
Martxoaren 19tik, San Jose eguna, azaroaren 11ra trenak egunero igotzen ditu Larruneko maldak. Neguan, eguraldi txarra dela eta, ez da bidaiarik egiten. Aipatu beharra dago era berean, Larrunera oinez igotzeko aukera ere badagoela. Bi ordu eta erdi irauten duen bidea da, eta bertan, naturaz bere edertasun osoan gozatzeko aukera dago.