Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: deskribapenak

AINHOA

joseanjel 07/11/2008 @ 13:50

ainhoaNire izena Ainhoa da. Begi berdeak ditut eta nire ilea marroia, leuna eta luzea da. Gehienetan koleta bat daramat. Ez naiz altua ezta txikia ere. Ni argala naiz. Nire belarriak normalak dira. Belarrietan belarritakoak ditut. Ni lotsati eta pizka bat sentikorra naiz. Jatorra eta atsegina izan arren, haserretzen naizenean apur bat gaiztoa naiz. Bi ahizpa ditut, Maialen eta Julene. Hiru hizkuntz dakizkit: euskera, ingelesa eta gaztelania. Ni Jose Angelen klasean nago, 5.B klasean. Gehien gustatzen zaidana nire legunekin egotea da oso ondo pasatzen dut eta. Nik lagun asko ditut. Agur

NEREA

joseanjel 02/11/2008 @ 22:28

nerea

Ni Nerea naiz eta 10 urte ditut. No Jose Angelen glasean nago, hau da, 5.Bn. Nire ilea marroia eta motxa da. Nire begiak marroiak dira baina batzutan berdeak dauzkat. Nire belarriak txikiak dira eta batzuetan belarritakoak eramaten ditut. Nire susurra txikia da. Nik lagun-min asko daukat baina niretzat garrantzitsuena Ariane da. Beti esaten dit ea zer gertatzen zaidan. Nik ahizpa bat daukat, Andrea deitzen da eta 15 urte ditu. Nirekin oso ondo portatzen da, baita besteekin ere. Nik oso ondo portatzen naiz eskolan nire lagunekin. Oso pozik nago lagunak izateagatik

JOSE JAVIER

joseanjel 02/11/2008 @ 22:16

josejavier

Nik Jose Javier dut izena eta 10 urte ditut. Nire begiak marroiak eta handiak dira. Nire ilea kastañoa da. Niri futbolean jolastea gustatzen zait. Ni ez naiz altua eztz baxua ere. Ni oso jostalaria naiz.

LEHENA

joseanjel 22/10/2008 @ 21:46

JonJon dut izena, 10 urte ditut eta Bilbon bizi naiz. Beltzarana naiz, nire begiak marroi ilunak dira eta nire ilea beltza eta lisatua da. Kirolen artean saskibaloia gustatzen zait gehien. Horregatik ikastetxe honetako saskibaloi taldean jolasten dut. Musika kontzerbatorioan pianoa jotzen ikasten ari naiz.

IZARRETATIK

joseanjel 22/10/2008 @ 21:41

Flashman kapitainaKaixo, Flash kapitaina naiz. Jose Angelek eskatu dit zuek bigilatzeko. Adi egon! Izarretan bizi naiz eta hortik dena ikusten da. Hemendik aurrera, atzera begiratzen baduzue, nire itzal potoloa ikusi ahalko duzue. Baina zuen lana ondo egiten baduzue, hau da, irakurri, ikasi, ondo portatu, etbar, betirako lagun handia izango nauzue.

Beno, lerro hauen gainean Jonen marrazki eta deskribapena dago. Esan behar dizuet bera izan dela lehenengo hizki saldaren irabazlea. Ea hurrengoa nork irabazten duen. Agur.